MUSIKA

Nota musikalak

Soinuak paperean adierazteko erabilitako sistema ez da asmakuntza berria, aldaera asko izan duen prozesu luze baten ondorioa baizik. Bere garapena bost mendetan zehar (X. mendetik XVI. mendera) landua izan da.

Idazkera-metodo bat egon aurretik, musika ahoz transmititzen zen belaunaldiz belaunaldi. K.o. V. eta VII. mendeen artean sinbolo takigrafikoetatik eratorritako idazkera-sistema bat garatu zen. Sinbolo horiei pneuma esaten zaie eta melodiaren ideia orokorra ematen dute. IX. mendean lehen eredua agertu zen, lehenengo lerro bakarrekoa eta geroago lau lerrotakoa zena, gregoriar kantuan aurkitzen dugun moduan. Gaur egungo bost lerroko eredua, hau da, pentagrama, XI. mendean agertu izan arren, bere erabilpena ez zen XVI. mendera arte erabaki.

Erdi Aroan kantu gregorianoak kodizetan idazten hasi ziren. Liburu hauek artelanak balira bezala eginda zeuden eta bakarrak ziren, eta beraz, nota musikalarena ezaguera elitista zen, monje pribilegiatu batzuentzat bakarrik gordeta zegoena.

Inprenta 1455. urtean asmatu izanak guztiz aldatu zuen egoera. Momentu hartatik aurrera partituren originalak ugaritzen joan ziren. Dena den, adituen arabera, 1600 urtea baino lehen egindako musika idatziaren ehuneko hamarra baino ez zaigu heldu. Data horretaraino inpresioa oso garestia eta zaila zelako. Oro har, partituren kopiak adituek egiten zituzten. Horrela, Bachen onginahiari esker, gaur egun arte iritsi dira Vivaldiren obrak. 1700. urtean burgesiak boterea lortu zuenez geroztik, musika inprimatua asko hedatuko da. Hauxe da, aurrerapen teknologikoei esker, gaur egungo bizitza arruntean musikaren agerpen etengabea sortu duen garapenaren printzipioa.

Harmonicae Musices

Ottariano de Petruccik, 1501. urtean, Venezian argitaratutako, Harmonicae Musices historian zehar idatzitako lehenengo musika polifoniko inprimatua da. Gaur egun oraindik, bere nota-sisteman erabilitako tipoak indarrean daude.