MUSIKA

Instrumentistarik onenak

Birtuosoaren figura, instrumentista bakarlariarena, erromantizismo musikalean agertu zen, musikak izaera propioa hartzen duenean. Hasieran, musikagileek berek bere musika jotzen dute. Testuinguru honetan bi piano-jole gailentzen dira Frederic Chopin eta Franz Liszt, eta biolin-jole bat, Niccoló Paganini.

Orkestra sinfonikoak eta kontzertuak (orkestrarekin batera jotzen den musika-tresna bakarti baterako egindako konposizioak) agertzean, musikariak, orkestraren zuzendariekin batera, musikaren protagonista bihurtzen dira. Azkeneko berrehun urteetan, musikaren historiak bakarlari bakoitzak bere musika-tresna jotzeko duen ahalmena eta profesionaltasunaren arabera egin du aurrera; gainera, solista hauek beren musika-tresnarekin jotako errezitaldiak eginez bukatzen dute.

Donostiako Teknologi Elkartegiaren auditorioa.

Piano-joleak, beste askoren artean, Daniel Baremboim, Glenn Gould, Mijail Pletnev edo Arthur Rubinstein gailendu dira; biolin-joleen artean, berriz, Pablo Sarasate, Isaac Perlman edo Sophie Mutter; biolontxelo-joleen artean Pau Casals; harpajoleen artean Nicanor Zabaleta, gitarra-joleen artean, Andrés Segovia edo Pepe Romero; tronpeta-joleen artean, Wynton Marsalis; txirula-joleen artean, Jean Pierre Rampal, eta beste asko daude.