Zer da musika klasikoa?
Gure gizartean musika klasikoa definitzerakoan dagoen ideia orokorra okerra da, musika klasikoa musika landu mota bat baita, aldi klasikoan konposatutakoa hain zuzen. Hau da, XVIII. mendearen erditik XIX. mendearen hasiera arte konposatutakoa.
Baina musika klasiko hitza gizartean zabaldu egin da, eta Barrokotik XX. mendera arte konposatu den herri musikatik kanpoko oro izendatzeko erabiltzen da. Orokortze horren ondorioz, ahaztu egin da musika jasoak musika klasikoa eta erromantikoa edo akademikoa dituela bere baitan. Europa eta bere oinordeko musikalak dira bat-bateko erreferenteak. Musika egiten eta jotzen dutenek eredu hori ikasi beharra daukate hizkuntza musikalaren erabilera ezagutzeko, idazteko, konposatzeko nahiz interpretatzeko.
Iraupenaren arabera, genero handi eta txikietan banatzen da.
