MUSIKA

Folklorea

Herri bakoitzak sortu eta belaunaldiz belaunaldi igarotzen diren tradizio, legenda, ohitura, dantza eta abestiak izendatzeko erabiltzen da folklore hitza. Horrez gain, herri bakoitzaren nortasunari eusteko eta definitzeko balio izaten du.

Zoritxarrez, ahoz igortzen denez, gaur egun gordetzen diren estilo horretako abesti gehienak nahiko berriak dira, XX. mendean agertu ziren grabatzeko bitartekoen bidez gorde baitira.

Gehienak dantzatzeko dira eta tokian tokiko musika-tresnez jotzen dira. Melodia xumeak eta errazak direlako eta sortu dituzten taldeen emozioak eta sentimenduak adierazteko duten gaitasunagatik iraun dute bizirik. Honako gaiei buruzkoak izaten dira, besteak beste: Maitasun-abestiak, sehaska-kantak, lanari buruzko abestiak, narrazioak dituzten abestiak, kanta aberkoiak edo edanaren abestiak.

Musika folklorikoan hainbat musika-tresna erabiltzen dira. Folklorearen funtsa abestia izaten da, eta musika-tresnek zeregin funtzionalagoa dute. Horietako batzuk zerikusi estua dute bizimodu definitu batzuekin, eta horren adibide ditugu txirula eta artzainen bizitza. Beste batzuk nekazarien jaietakoak dira. Kornamusa , arkudun bihuela, zitara, gitarra eta biolinak landa inguruetako dantzak animatzen dituzte.

Folklorea Erkidego Autonomoetan

Gehien hedatutako bost generoetako bat jota dugu, Aragoi eta Nafarroa artean sortu eta Galizian, Euskal Herrian, Katalunian, Andaluzian, Extremaduran, Gaztela-Mantxan eta Gaztela-Leonen, Kanariar Uharteetan eta Balear Uharteetan zabaldua.

DANTZA FOLKLORIKOAK ERKIDEGO AUTONOMOETAN

Halaber, seguidilla, Andaluzian sevillana deitzen diotena, Murtzian parranda eta Kanariar Uharteetan saltona. Fandangoa, malagueña eta boleroa ere oso hedatuta daude.

Euskal folklorearen barruan, lehen kantutegia Ignacio de Iztuelarena izan zen, 1826koa dena. Euskal kantak bere forma silabikoa eta errazagatik bereizten dira. Aldaera garrantzitsuena zortzikoa da.

Folk-etik Pop-era

Musika folk etiketapean biltzen diren berritze-mugimenduek, folklorearen ondarea gaurkotzeko eta bizirik mantentzeko asmoarekin jaio ondoren, pixkanaka pop-erantz jo dute publikoa ez galtzearren, eta kasu askotan, jada ez dira gai komunitate bakoitzeko izaera musikala adierazteko.