MUSIKA

«« Itzuli

Euskal musika eta folklorea

Beste bikote musikal batzuk

 
  • Txirula eta ttun-ttun-a: Txirula ttun-ttuna edo salterio baten laguntzarekin jotzen da. Gaur egun folk taldeetan entzun dezakegun tinbre alai eta zorrotza duena, Txanbela, Fanfare Xut, Azala eta bereziki Oskorri taldeetan adibidez.
  • Dultzaina eta danborra. Dultzaina gorputz koniko eta zazpi zuloko haize-instrumentua da. Bere mihi bikoitza eta luzera motzak soinu zorrotza eragiten du. Erritmikoki danborra laguntzen dio, bi makilekin, hau da, bi eskuekin, jotzen dena. Hau dela eta, bi pertsona behar dira taldea osatzeko.
  • Alboka eta panderoa. Alboka beste gauzen artean egurrez, bi behi adarrez eta bi kanabera tutuez osaturik dago. Alboka jotzen ikasteko, arnasa hartu eta botatzeko era berezi bat ikasi behar da: arnasa sudur zuloetatik hartzen jarraitzen den bitartean, matrailetan gordetako haizea ezpainetatik botatzen da.