Beste kulturetako musika
XX. mendean, eta batez ere azkeneko herenean, mendebaldeko gizartea gurea ez den beste kulturetako musikaren balio izugarriaz ohartu da. Kolonizazioak iraun zuen mendeetan musika horiek mesprezatu egin ziren. Kultura musikal nagusiak Afrika beltzekoa, Asiakoa eta musika arabiarra dira.
Afrikan eta Asian Europako musika klasikoaren pareko bat badago. Baina, dena dela, musika forma horiek ez daude idatzita eta ezin dira denboran finkatu, horregatik esaten dugu herri-musika dela
Hainbat kulturetako herri-musikek oinarrizko hainbat ezaugarri dituzte:
- Erritu izaera dute.
- Erlijioari eta gortesauei lotuta agertu ziren.
- Ahoz igortzen da.
- Ez du ia aldaketarik eta eboluziorik izan denboran zehar.
- Ez dago europar estiloko konposatzaile klasikorik.
- Musika hori ez dute profesionalek jotzen, gizartearen zati garrantzitsu batek baizik.
