MUSIKA

«« Itzuli

Beste kulturetako musika

Adierazpen musikal desberdinen konparaziozko taula

Adierazpen musikal desberdinen konparaziozko taula
Afrika Beltza Eguneroko ekintzekin erlazio zuzena dauka musikak: nekazaritza-jarduerak, jaiotzak, ezkontzak eta bestelako festak.

Balore errituala eta magikoa.

Taldearen partaidetza kolektiboa gailentzen da, eta solista eta komunitatearen korua aldizkatzen dira.

Erritmo konplexuak, europar musikariek jotzeko oztopo ugari dituztelarik.

Instrumentuak: xilofonoa, kora, kalabaza erdi batean hogeita bat sokek eratua, eta sanza edo mbira, "erpuruko pianoa" ere deitua eta Afrikako instrumenturik ospetsuena. Egurrezko taula batez osatua dago, eta bertan zubi bat iltzatua dago; zubi horri eutsita, hamar eta hogeita hamar bitarteko burdinazko xafla batzuk aurkitzen dira, erpuruarekin sakatzen direnak.
Txina K.a. 2.500 urtekoa.

Jatorri erlijiosoa eta gorteko eta antzerki erritualari lotuta

Instrumentuak: kin-a, zazpi sokako laud-aren antzekoa.
Japonia No antzerkia, erdi sakratu eta erdi profanoa, dantza eta antzerkia bateratzen ditu, flautaz eta danborrez lagunduta. XIV. mendean sortu zen.

Instrumentuak: kotoa, hamahiru sokez eratua; shamisen-a, hiru sokako laud-a, eta shakuhashi-a, flauta baxua.
India Raga: arau erabat zorrotzak jarraitzen dituen interpretearen inprobisazioa da protagonista nagusia. Sinesmen tradizionalak botere magikoak eransten dizkio raga-ri, euria edota gaixotasunak sendatzeko.

Instrumentuak: vina, zitararen antzekoa; sitar-a, traste aldakorreko lepoluzedun laud-a, eta taula, bi danborrek osatua eta soinu-aldaera harrigarriak eratzen dituena.
Arabiar musika Geografikoki, Asian eta Afrikan ematen da.

Al-Ándalus-en ere zabaldu zen.

Andalusí estiloa.

Forma nagusia: nuba hainbat orduz inprobisatzeko estruktura.

Instrumentua: Ud-a.