Bizkarreko mina lanera faltatzeko arrazoien artean bigarren ugariena da, ez-gaitasuna lortzerakoan lehenengoa. Langile kualifikatu, zein lanbide fisikoki neketsuetan aritzen direnei eragiten die, gero eta gehiago gainera.
Prebentziorako neurriak:
- Indarra lantzea, muskuluak garatzea, (bereziki enborrekoak eta bularrekoak),
- muskulu antagonistak ere lantzea, eta ez mugimendua norabide bakarrean,
- mugimendu aniztasuna jorratzea, muskulu batzuetara mugatu gabe, guztiak elkarren osagarri izan daitezen,
- malgutasuna ere jorratzea, muskulua bere osotasunean garatzeaz gain, mugimenduaren angelu ahalik eta handiena ahalbidetuz,
- oreka eta erresistentzia aerobikoa lantzea,
- ariketak era egokian gauzatzea (teknikoki zuzen),
- zenbait kasutan, argaltzea,
- neurri profilaktikoak gimnasioko saioetara ez mugatu, hau da, eguneroko bizitzako jardueretan ere irizpide hauek errespetatu.
Bizitza arruntean gauzatzen ditugun hainbat ariketa eta postura era zuzenean gauzatzen jakitea erabakigarria da:
Oro har, esan daiteke, bizkarraren oreka eta bertikaltasuna mantentzen saiatu behar dugula, beharrezkoa denean beste gorputz-adarrak tolestuz, nekea hara desbideratzeko.


Erantzun