Entrenamendu aerobikoaren eraginez (intentsitate apalekoa), biriketako aireztatze gaitasuna hobetzen da. Ahalegin berarentzat entrenatutako lagunek sedentarioek baino % 33 oxigeno gutxiago behar dute, arnasketa eraginkorragoa dutelako. Ondorioz, erosoago arituko dira (gutxiago nekatuko dira) bizitza arrunteko beharrei erantzuten.
Jarduera fiskoari esker, hainbat onura eskuratzen dira arnas aparatuan. Batzuk egokitzapen anatomikoak dira (organismoaren osagaiak): biriketako bolumena handitzen da, albeoloen kopuru eta neurria hobetzen da, toraxeko muskuluen elastikotasuna hobetzen da, biriketako baskularizazioa eta odolen hodi sistema garatzen da, zeluletako hainbat osagai ugaltzen dira: mitokondriak, entzimak, glukogenoa...
Beste moldaketa batzuk izaera fisiologikoa dute (gorputzak lan egiteko era): albeolo eta biriketako kapilarren arteko gasen difusioa hobetzen da, airearen bolumen beretik oxigeno gehiago xurgatuz; geldialdian arnasketa maiztasuna lasaiagoa dute (bolumena handitu baita); intentsitate handiko lanetan, aire gehiago arnasteko ahalmena dute.
Onura hauek kontuan izanik, arnas aparatuko zenbait gaixotasun dituztenek (asma, bronkitis…) abantaila hauetaz baliatu beharko dira arnasa hobeto eta gehiago hartzeko, neke handiagoak jasateko prestatuz. Dena den, zenbait neurri babesle hartu beharko dituzte entrenatzeko garaian.


Erantzun