OHITURA OSASUNGARRIAK

Depresio egoerak saihesten laguntzen du

Bizitzan zehar denok izan dugu noiz bait desoreka emozionalen bat. Biztanleen %10ak depresio arazoak izaten ditu. Emakumezkoek gizonezkoek baino 6 aldiz gehiagotan izan ohi dituzte, bai arrazoi hormonal zein sozialagatik ere. Zahartzaroan kasuak ugaldu egiten dira.

Depresio sakonei aurre egiteko profesionalek bideratutako terapiak ezinbestekoak dira: medikazio (farmakologia), elektrokonbultsio edota psikoterapiaz gain ariketa fisikoa jarduera osagarria izango dute. Ariketa fisikoaren eragin sendagarria psikoterapiaren pare baloratu ohi da, kostu eta onuren arteko harremana oso positiboa duelako eta bigarren mailako eraginik ez duelako sortzen.

Bizi-estilo aktiboak epe luzera depresioa arintzen laguntzen du. Jaitsiera eraginkorragoa lortzeko saio gehiago eta egitasmo luzeagoa komeni da. Onura hauek jasotzeko lehendabizi pertsona horrek ariketa fisikoarekiko aldeko jarrera izatea lortu behar da. Jarduera fisikoak sortzen duen eragin antidepresiboa honela azal daiteke:

  • Ariketa fisikoa egin ostean anfetaminaren antzeko sustantzia ekoizten da (feniletilamina) depresioaren aurkako propietateak dituena.
  • Sasoi fisikoa hobetzearen ondorioz, odol eta oxigeno jarioa areagotzen da, gorputz tenperatura igoz, honek Nerbio Sistema Nagusian eragiten du.
  • Autopertzepzio hauei esker bere autoestima hobetuko du (gorputz irudiaz, bere gaitasunez duen balorapena eta besteengandik jasotzen duena hobetuz).

Nork: Luis Mari Zulaika.2008/10/20 13:14:45.257 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0)

Erantzun





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan.