OHITURA OSASUNGARRIAK

Estresa eta antsietateari aurre egiten laguntzen du

Gizarte garaikidean kezka eta herstura eguneroko ogiak ditugu, ondorioz estresak sortutako arazoak gero eta jende gehiagori eragiten die. Gure bizitzako uneren batean denok izaten ditugu antsietatearekin (herstura) lotutako arazoak. Ariketa fisikoa erregulartasunez egiten duen pertsonak estresaren aurrean: hasierako balio baxuagoak dituzte, erantzun apalagoa dute eta errekuperazio bizkorragoa. Gorputza prestatuago dago estresaren erantzuleei aurre egiteko:

Eremu fisiologikoan, tentsio muskularra, arterietako presioa eta bihotz maiztasuna gutxituz. Eremu mentalean: aisialdian distraituz eta eguneroko kezkak (arazoak) ahazten lagunduz, bizi-estilo baikorragoa bultzatuz. Osasun orokorraren eremuan, gaixotasun kardiobaskularrak saihestuz. Egoera endokrinoan hainbat hormonen kopurua jaitsiaz. Egoera emozionalean herstura maila baxuagoa erdietsiz.

Onura hauek jaso ahal izateko, ordea, lehiaketa gogorrik gabeko jarduera eta errendimenduzko helburu zorrotzegirik gabekoa gauzatu beharko da. Garrantzitsua da eguneroko arazo eta kezketatik deskonektatzea, denbora hila, meditatzeko aukera, ohiko jardueretatik aldatzea.

Ariketa aerobikoak dira gomendagarrienak antsietatea jaisteko: Esate baterako korrika, dantza eta yoga. Arnasketa sendoagoa lortu behar da; baina erabateko akidurara iritsi gabe. Astean gutxienez 3 aldiz, egunero eginez gero, hobe.

Nork: Luis Mari Zulaika.2008/10/13 15:36:38.201 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0)

Erantzun





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan.