Egungo osasuna ez da ulertzen gaixotasunik gabeko egoera bezala. Eremu fisikoaz gain, psikologikoa eta soziala ere aintzakotzat hartzen dira. Beti hobe daiteke osasuna. Bizi-estilo aktiboa dutenek sedentarioek baino ikuspegi positiboagoa dutela. Ez ahaztu gogo-aldarteak, emozioak eta sentimenduek lotura nabarmena dutela hainbat aldagaiekiko: portaera, kontzientzia, garapen pertsonala eta bizitza soziala.
Aipatutako onurak lortzeko jarduerak honelako ezaugarriak izan beharko lituzke: Ariketa aerobikoak, hau da erresistentziakoak edo erritmo lasaian gauzaturikoak (lasterka egin, igeriketa edo dantza) eragingarriagoak dira, herstura jaisten baitute; intentsitate altuan egindakoak berriz, tentsioa igo eta nekea agerrarazten dute. Asteko 3-4 saio nahikotzat jo ohi da.
Kontuan izan ariketa fisikoak eragindako onura emozionalak genero eta adin guztietan jasotzen direla. Era guztietako pertsonek eskura dezakete eragin hau, nahiz eta gogo-aldarteko arazoak dituzten pertsonek hobekuntza nabarmenagoak ezagutu. Masaiak ere erakutsi du gogo-aldartearekiko eragin positiboa duela.
Kirol jarduerari esker esperientzia emozional positiboak jaso daitezke: dibertsioa, alaitasuna (poza), autosatisfazioa, konfiantza, harrotasuna, berotasuna (gogoa). Ulergarria da beraz, egoera hauek sorrarazteak ondorio gisa aldartea eta umorea hobetzea eragitea. Ez ahaztu bestalde, jarduera fisikoa egiterakoan gorputzak endorfina izeneko sustantziak jariatzen dituela, nerbio sistema estimulatuz.


Erantzun