OHITURA OSASUNGARRIAK

Haurdunaldi osasuntsua izaten laguntzen du

Aurreiritzi desegokitan oinarrituta aurkakoa esan bada ere, egokitutako jarduera fisikoa mesedegarria da haurdun dagoen emakumearentzat ere. Izan ere: osasuna eta sasoia orokorrean hobetzen du; gehiegizko pisua izatea saihesten du; likidoen erretentzio arriskua gutxitzen du; bizkarreko minak izateko aukera murrizten du; gorputza eta itxura fisikoa hobeto kontrolatzen laguntzen dio; ziurrago eta trebeago ikusiko du bere burua; haurdunaldia zerbait laburragoa izango da (5 egunetako batezbestekoa).

Erditzeko une berari dagokionez ere, onura ugari jasoko ditu jarduera fisikoari esker: erditze unerako gorputzaren egoera hobetzen du; neke eta esfortzuen aurrean erantzuten ohituta egongo da; arnasketa eta zirkulazio ahalmena handiago du (bai eta haurrak ere); giltzadurak elastikoak izango ditu; dilatazio aldia motzagoa izango da; erditzeko unea azkarrago joango da; bultza eta laguntzeko prestatuago egongo da; besteak beste gihar abdominalak garatuagoak izango ditu; esku-hartze kirurgikoaren laguntza gutxiagotan beharko da; fetuak sufritzeko arriskuak baxuagoak izango dira; ondorengo errekuperazio aldia nabarmen arinagoa izango da; jaioberriak bihotzeko kapilarizazio handiagoa izango du.

Egoera honetan guztiz garrantzitsua izango da beraien baldintza eta ezaugarrietara egokitutako jarduera egitea. Gimnasiaz gain, arnasketa ariketak eta lan aerobiko arina egingo dute.

Nork: Luis Mari Zulaika.2008/09/15 12:24:01.152 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0)

Erantzun





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan.