Bizi-itxaropenak adierazten du une eta biztanleria zehatz horretan gizonezko/emakumezko jaioberria hipotetikoki zein adinetara iristea espero daitekeen. Populazio horretako osasun-egoerari buruzko adierazle garrantzitsua dugu. Munduan batez bestekoa 48 urtekoa zen 1955ean; 68koa 1995ean. Gaur egun, EAEn 75 urtekoa da gizonezkoentzat eta 83koa emakumeentzat.
Kirol asko egiten dutenek urte gehiago irauten dute, bizitza luzatu egiten da, eta sasoi onean gainera, zahartze-prozesua moteldu egiten baita. Kontuan izan egungo pertsona adintsuak hobeto bizi direla, errazago mugitzen direlako, autonomoagoak eta independenteagoak direlako, animatuagoak, eta aisialdirako aukera gehiago dituztelako.
Behar bezala burututa (adinari egokituta), jarduera fisikoa bizi-zikloko adin guztietan litzateke onuragarria. Jarduera fisikoak adin biologikoa 10-20 urte gaztetzeko ahalmena du. Hau da, 20 urtetan zehar 40 urte izan ditzakegu.


Erantzun