OHITURA OSASUNGARRIAK

Jarduera fisikoak bizi-kalitatea hobetzen du

Ariketa fisikoa maiztasunez egiten duen pertsonak hainbat abantaila izango ditu: osasuna, sasoia eta ongizate-maila hobea; gutxiago nekatuko da eguneroko lanak egiten; gauza gehiago egin ahal izango ditu; asteburua eta oporrak iristeko irrikan egongo da hainbat egitasmo buruan dituelako, beraz... Jarduera fisikoari esker hobeto biziko da, gehiago gozatuko du bizitzaz.

Ariketa fisikoa burutzeak gorputzeko organo eta sistema guztien funtzionamendu egokia ahalbidetzen du, beren zahartze-prozesua atzeratuz (zirkulazioa, arnasketa, hezurdura, giharrak, nerbio-sistema, digestio-aparatua, iraitz-aparatua...).

Ez dugu ahaztu behar egoneko bizitzaren eraginez, bizi baldintza kaskarretan jende ugari dagoela eta urtero heriotza kopuru handia ematen dela. Kirola eginaz dirua aurrezten dugu, etorkizunean mediku eta botiketan bota beharko genukeena, hain zuzen ere.

Nork: Luis Mari Zulaika.2008/06/09 12:11:33.142 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0)

Erantzun





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan.