Diabetikoek hipergluzemia dute (glukosa gehiegi odolean), intsulina gutxiegi jariatzen dutelako. Izan ere, arean sortutako hormona honek ahalbidetzen baitu glukosa zeluletara pasatzea. Odoleko glukosa maila normala 70 eta 110 mg/dl bitartekoa da. %126 mgtik gora diabetes barnean kokatzen da. Badaude diabetes mota gehiago ere, baina diabetes mellitus, II motatakoa da zabalduena. Jarduera fisikoak eragin prebentiboa (saihesteko) eta terapeutiko ere (sendatzeko edo arintzeko) badu.
Ariketa fisikoak laguntzen du diabetesari aurre egiten, zeren eta: odoleko glukosa maila jaisten du, azukre biltegietako kontsumoa handitzen du, azukreak zeluletako mintza zeharkatzeko duen gaitasuna hobetzen du, bihotzeko gaixotasunen arrisku faktoreak gutxitzen ditu (hipertentsioa, gizentasuna, gantza kopurua, gehiegizko kolesterola...).
Terapia gisa aholkatzen diren ariketa fisiko mota: bai erresistentziako entrenamendua (glukosa erretzeko) eta bai eta indarra lantzeko ariketak ere, baina zenbait ezaugarri zainduz: zama arinen bidez indar-erresistentzia landu, indarraren garapen orokorra landu gorputzeko atal zehatzetara mugatu gabe, glukosa maila neurtu (bai saio aurretik, zein ondoren).


Erantzun