OHITURA OSASUNGARRIAK

Jarduera fisikoak gaixotasun kardiobaskularrei aurre egiten laguntzen dizu

EAEn jatorri kardiobaskularreko gaixotasunak dira heriotzen lehenengo arrazoia (%35) eta hurrengo urteetarako joera gorantz doa. Pertsona sedentarioak aktiboak baino 4 aldiz aukera gehiago du horrelako arazo bat izateko.

Ohiko jarduera fisikoak gaixotasun koronarioen arrisku faktoreak gutxitzen laguntzen du: kolesterol altua, hipertentsioa, sedentarismoa, gizentasuna, diabetes, tabakismoa, tronboak (odolbilduak), antsietatea (herstura)…  

Jarduera fisikoaren eraginez giza gorputzak moldaketa ugari jasotzen ditu, (aurreko atalean azalduta bezala), egokitzapen horiei esker gaixotasun koronarioak saihestea edo arintzea lortzen dugu:

Presio arterial altuaren arazoa gaindituko dugu (arterietako paretetan asko bultzatzeak odolak pasatzeko zailtasunak dituela adierazten baitu). 

Arterioskleriosi gaitzari aurre egiten zaio, gantzen eta koipeen kopurua gutxituz, arteria koronarietako hormetan (bihotza muskulua erregadiatzen dutenak) ez baita itsasten, odolak erraz zirkula dezakeelarik.

Bai bularreko angina, bai miokardikoko infartoa ere gertatzeko aukerak izugarri jaisten dira, bihotza muskuluko hainbat eremu odola jaso gabe gelditzea askoz ere zailagoa baita.

Nork: Luis Mari Zulaika.2008/08/04 10:36:04.214 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0)

Erantzun





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan.