Gizentasuna osasun ikuspegitik arazo latza da, gaixotasun ugariren arrisku-faktore baita: kardiobaskularrak, hipertentsioa, diabetes, osteoartrosis, giltzaduretako arazoak, bizi-itxaropen laburragoa... Heriotza arriskuarekin harreman zuzena du. Gipuzkoan, 8-15 urte bitarteko haurren artean % 7ak gizentasuna eta % 20ak gehiegizko pisua. Pisu idealak baino % 10 gehiago gehiegizko pisutzat jotzen da; % 20 gehiago gizentasuna. Gizentasunari aurre egiteko neurriak haurtzarotik hartu beharko lirateke, behin zelula adiposo berriak sortu eta gero zailagoa baita zuzentzea.
Jarduera fisikoaren bidez (iraupen luzekoa bereziki) ehun adiposoa galdu egiten da. Argaltzeko kaloriak erre behar dira, nahita ez. Kontuan izan gorputzak bere barneko biltegietan dituen erregai desberdinak erabiltzen dituela energia eskuratzeko, esfortzuaren iraupena eta intentsitatearen arabera bat edo besteaz baliatuz. Gantza eta koipe biltegiak erabiltzeko intentsitate apala eta iraupen luzeko jarduerak behar dira.
Gorputzeko masa lau multzotan sailka daiteke: 1) Gantz, koipe, (ehun adiposoan gehien bat), 2) muskuluak, 3) hezurrak, 4) erraiak, larruazala, ura, gorputzeko likidoak. Jarduera fisikoari esker lehenengo multzokoak erre egin ditzakegu (argalduz) eta bigarrengo multzokoak garatu (indarra landuz). Beraz, neurri baten barruan gure kanpoko itxura molda dezakegu jarduera fisikoari esker.


Erantzun