OHITURA OSASUNGARRIAK

Jarduera fisikoak minbiziari aurre egiten laguntzen du

Tumore baten eraginez kutsatutako zelulak sortzen hasten dira eta gero eta gehiago ugaltzen dira, gorputzeko organoen eginkizuna galaraziz, agian heriotzaraino iritsiz (EAEren kasuan kopuruz bigarren arrazoia).

Koloneko minbiziaren kasuan: jarduera fisikoari esker, janariak heste loditik bizkorrago pasako dira (substantzia kantzerigeno bihurtzeko aukerak gutxituz), jaso-erretako kalorien arteko oreka hobetzen da, bai eta immunitate sistema ere, hainbat hormonen kopurua jaisten da.

Bularreko minbiziaren kasuan: gorputzeko koipea gutxitzen du, aldaketa hormonalak eragin, bularra emakumeen hormonen eraginpean epe laburragoan egonarazi.

Prostatako minbiziari dagokionez: jarduera fisikoak odolean testosterona-maila baxuagoa izatea eragiten du, ehun muskularra mantentzen laguntzen du, jateko gogoa pizten du, motibazioa eta bizi-poza sortzen du, kezkak ahazten lagunduz...

Nork: Luis Mari Zulaika.2008/06/30 13:31:53.340 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0)

Erantzun





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan.