OHITURA OSASUNGARRIAK

Jarduera fisikoarekiko atxikimendua hobetzeko neurriak (I)

Testu hauen bidez jarduera fisikoaz baliatuz zure osasuna hobetzen lagundu nahi dizugu. Oporren ondoren jende ugari abiatzen da horrelako egitasmo batean, indarberrituta, asmo onez beteta. Errealitateak erakusten du, ordea, horien arteko %50ak seigarren hilabeterako baztertu egin duela ariketa fisikoan hasitako egitasmoa. Ondoren portaera hori utzi gabe kementsu jarraitzeko zenbait aholku plazaratuko ditugu:

JARDUERA FISIKOAREN ONURAK EZAGUTU. Portaera hau bidean bertan behera ez uzteko, lehenik eta behin zein abantaila eragiten dituen ondo ezagutu beharko genituzke.

MEDIKU MIAKETA edo azterketa EGIN. Helburua osasuna denez, zein mailatik abiatzen zaren zehaztu eta zer jarduera eta intentsitate desegokiak dituzun argitzeko.

HELBURUAK EZARRI. Edozein egitasmo egokia izan dadin eta motibazioa manten dezan beharrezko.

KIROLA EDO JARDUERA MOTA AUKERATU. Zure egoerarekiko egokiak direnak eta zure motibazioak asetzen dituena.

SAIATU JARDUERA MOTA DESBERDINAK TXANDATZEN. Osasun irizpideen arabera osatuagoa eta egokiagoa. Motibazio aldetik monotonia apurtzeko eraginkorra.

SAIATU TALDEAN IBILTZEN. Motibazio aldetik eramangarriagoa bihurtzen da. Hartutako konpromisoa betetzera behartzen zaitu.

ETXETIK (edo lanetik) HURBIL ARITU. Uzteko garaian arrazoien artean denbora falta nabarmentzen da.

UNE EGOKIA BILATU. Kostu eta onuren arteko emaitzak baldintzatzen du portaera batekin jarraitu edo ez.

Nork: Luis Mari Zulaika.2008/10/27 11:41:49.496 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0)

Erantzun





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan.