OHITURA OSASUNGARRIAK

Jarduera fisikoarekiko atxikimendua hobetzeko neurriak (II)

PROGRAMA FINKATU. Emaitzak jaso ahal izateko egitasmoa sistematizatu.

MAIZTASUNA. Bilatu oreka lortu nahi duzuna eta emateko prest zaudenaren artean.

PROGRESIO EGOKIA ZEHAZTU. Helburu apalegiak onurarik ez jasotzeagatik desanimatu lezake; handinahiegiak berriz, neurriz kanpoko esfortzua eskatzeagatik.

NEKE GUTXIKO ARIKETEKIN HASI. Hasiera guztiak dira gogorrak. Norberaren mailaren arabera eskatu.

ERREFORTZU SOZIALA ZIURTATZEN SAIATU. Bikotekide eta lagunen jarrera erabakigarria izan daiteke portaera batekin jarraitu edo uztea erabakitzeko garaian.

SAIATU JARDUERAREKIN GOZATZEN. Epe luzeko helmugak eta zeharkako ondorioek zenbaitetan motibazioa mantentzea ahalbidetzen badu ere, momenturo disfrutatzea lortzen ahalegindu.

KANPOKO SARIEZ ERE BALIATU. Testuinguruko poztasun iturriak ez baztertu.

TALDE KOHESIOA LANDU. Beste partaideekiko harremanek pisu handia izan dezakete.

MONITOREEN FEEDBACK POSITIBOA. Gidatutako jarduera bat aukeratzen baduzu kontuan izan hauek nolabaiteko sariak eta indartze neurriak izan ditzaketela.

JARDUERAREN AUTOKONTROLA. Jabetu zaitez eskuratzen ari zaren aurrerakuntzaz.

EMAITZAK GOIZEGI (azkarregi) EZ ESKATU. Ez izan presarik ondorioak jasotzeko. Egitasmo egokia, pazientzia eta epe luzera lan egitea funtsezkoa dituzu.

EGITASMOA AZTERTU. Denbora aurrera joan ahala, berrikusi ezarritako helburuak eta baliabideak egokiak ote diren.

Aholku hauek aintzakotzat hartuz gero, garbi dugu jende gutxiagok baztertuko duela hasitako jarduera fisikoko egitasmoa. Ea bada, zeu ere horien artean zaitugun.

Nork: Luis Mari Zulaika.2008/11/03 10:18:01.803 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0)

Erantzun





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan.