OHITURA OSASUNGARRIAK

Jarduera fisikoari esker muskuluak garatuko dituzu

Egungo gizakiaren gorputzeko masa osoaren % 40 ehun muskularrak osatzen du. Estimuluen faltagatik muskuluak atrofia daitezke, bereziki behin 30 urtetik aurrera.

Muskuluak landuz, (bai indarra eta malgutasuneko entrenamenduaz), honako eragin hauek eskura ditzakegu:

  • Zuntz muskularren kopuru eta lodiera handitzea.
  • Elikaduraren bidez jasotako proteinak era egokiagoz erabiltzea (hobeto degradatzen dira).
  • Muskuluaren uzkurtze-kalitatea hobetzea. Beraz, sasoi hobea izango dugu, eguneroko lanak errazago egingo ditugularik.
  • Giltzadurako osagai guztien (tendoia, lotailuak, kapsula, muskuluak) luzaketa eta malgutasuna lortzea, artikulazioaren mugimendurako arku osoa bermatuz.
  • Lesioekiko prebentzio-maila handitzea, bai eta errehabilitazio programei eusteko ahalmena ere.
  • Jarrera (postura) egokiagoa lortzea, hainbat min saihesten lagunduko digularik.
  • Endomorfina izeneko hormonen jariaketa suspertzea, ongizatea, geure buruarekiko konfiantza eta euforia sorraraziz.
  • Gure gorputzaz dugun pertzepzioa, onarpen-maila eta gure buruarekiko estimua hobetzea. Itxura fisikoa hobetuz besteek ere begi hobeekin ikusiko gaituzte.

Nork: Luis Mari Zulaika.2008/07/07 08:50:00.412 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0)

Erantzun





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan.