OHITURA OSASUNGARRIAK

Kirola egiteko motibazioa

Zerk bultzatzen duen jendea kirola egitera, zein motibazio dituen jarduera fisikoa egiten hasteko eta egiten jarraitzeko ezagutzea garrantzitsua da, bereziki bi arrazoiengatik:

Batetik, garbi utzi dugu osasunaren kontzeptuan barruan gaur egun eremu psikologikoa kontuan hartzen dela, hau da, ongizate psikologikoa eskuratu behar dugula. Horretarako ezinbesteko dugu jakitea zein motibazio ase behar dituen jarduera horrek. Modu honetan pertsona horren satisfazio maila altuagoa lor dezakegu.

Bestetik, garbi ikusita jarduera fisikoa egiteak dakartzan onurak, hiritarrak neurri handiagotan erakartze aldera, hauen zaletasunak ezagutzea funtsezkoa dugu.

Hainbat ikerketek erakutsitakoaren arabera kirola egiteko motibazioak multzoka lehentasunen arabera ordena honetan sailka ditzakegu:

Sasoian egon eta osasuna hobetu. Gaztetasuna mantendu. Argaldu.

Ondo pasa, gozatu, disfrutatu. Aisialdia osatu, aspertzea saihestu.

Gorputz liraina izan, itxura fisikoa, irudia, edertasuna eta estetika hobetu.

Jendea ezagutu, adiskide berriak egin. Harreman sozialak hobetu.

Trebetasunak hobetu. Gauza berriak ikasi. Autoerrealizatu (norbere buruaz pozik egon).

Onura psikologikoak, ongizate emozionala eskuratu. Energia erre, lasaitu (katarsi modura).

Lehiatzea, irabaztea, nabarmentzea. Ospetsua izan. Goi mailako izarrak imitatu ahal izatea.

Bidaiatzeko aukera izan. Sariak eskuratu.

Nork: Luis Mari Zulaika.2008/11/10 10:06:34.129 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0)

Erantzun





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan.