Aurreko atalean azaldutako ildoarekin jarraituz, garrantzitsua litzateke ezagutzea jendeak zergatik uzten duen jarduera fisikoa egitea. Jendearen portaerarengan eragin ahal izateko motibazioa hauen berri izanez gero suma dezakegu zer akats saihestu behar ditugun (edo zein neurri hartu eragozpenak arintzeko). Azter ditzagun bada, garrantziaren arabera sailkatuta:
Denbora falta. Gauza garrantzitsuagoak egin behar izatea. Adiskideekin egoteko denborarik ez gelditzea. Entrenamenduak ordu desegokitan eta ugariegiak izatea. Zailtasunak jarraitzeko, urrutiegi...
Presioa ezin zuen jasan. Ez zen iritsi espero zuen mailara. Ordezko jartzen zuten gero eta gehiago. Ez zuten behar bezala baloratzen eta ez zioten kasurik egiten, (bere ustez).
Aspertu egiten zen. Nahiago zuen beste kirol bat egin. Entrenamendu saioak gogorregiak ziren. Nekatuegia zegoen.
Ez zen ondo konpontzen entrenatzailearekin. Taldekideen artean ez zegoen giro (harreman) ona.
Bere adiskideek utzi egin zuten.
Ikus daitekeenez, beraz, sintesi gisa, ondorio hauek nabarmen ditzakegu: ez da komeni motibazioa errendimendura eta lehiaketara soilik bideratzea, komeni da jarduera berarekin gozatzea, saio erakargarriak eta ludikoak egiten ahalegindu behar gara, bere ordutegiarekin eramangarria egiteko malgutasuna izatea komeni da, giza harremanak zaindu behar ditugu, bai eta kanpoko motibazioa ere.


Erantzun