OHITURA OSASUNGARRIAK

Kontzeptuak argitzen

Jarduera fisiko zein kirolaren bidez osasuna hobetzeko aukerak landuko ditugu hurrengo ataletan. Ezer baino lehen kontzeptu batzuk argitu beharrean gaude, ordea.

Jarduera edo aktibitate fisikoa:

Muskuluek eragindako eta energia galera sortzen duen gorputzeko edozein mugimendu. Normalean kilokaloriatan neurtu ohi da. Hemen sartuko lirateke: laneko jarduerak, bere kabuz egindako desplazamenduak (oinez, txirrinduz…) eta etxeko lanak. Benetan kontzeptu zabala, beraz, ondorengo biak eta gehiago bere baitan hartzen dituena.

Ariketa fisikoa (eta entrenamendua):

Ariketa fisikoaren azpimultzoa, sasoi fisikoa hobetu edo mantentzeko asmoz sistematikoki antolatutako ariketa ziklikoen multzoa (plangintza). Helburu horrekin espezifikoki egiteko asmoa edo gogoa dago.

Kirola:

Termino konplexu eta polisemikoa, historian zehar eta kultura bakoitzaren arabera esanahi desberdina jasotzen duena. Era instituzionalizatuan araututako jarduera fisiko ludiko eta lehiakorra. Kirola egitean jarduera fisikoa egiten dugu; baina badira jarduera fisikoak kirola ez direnak.

Nork: Luis Mari Zulaika.2008/06/02 11:31:32.520 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0)

Erantzun





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan.