Osasuna eta gaixotasuna bereizi
- LINK: Kanpo loturak (1)
Ehundaka urtetan zehar urtetan gaixotasuna eredu biomedikotik bakarrik ulertzen zenez gero, gaixotasun guztiak prozesu fisiologikoen bidez azal zitezkeen. Ez ziren kontuan hartzen ingurunearen alderdiak (fisikoak eta sozialak), ezta portaerakoak ere.

Osasunaren kontzeptu modernoa eta positiboa
Osasuna eta gaixotasuna alderdi dikotomikoak ziren, eta, osasuna, gaixotasunik eza zen. XX. mendearen erdian, aitzitik, osasunari eta gaixotasunari buruzko aldaketa kontzeptual bat gertatu eta ikuspegi integratzaileago bat garatu zen. Ikuspegi horren arabera, pertsonak bizi duen continuum horretan egongo lirateke bi alderdiak.
Osasun eta gaixotasun kontzeptuak bereizi ondoren, osasunaren definizio modernoa sortu zen. OMEren (Osasunerako Mundu Erakundearen) arabera, osasuna hauxe da: "ongizate fisiko, mental eta sozial erabatekoa, eta ez gaixotasunik eza hutsa".
Definizio horretatik abiatuta, pertsona bat osasuntsua izan daiteke, adinak edo bestelako baldintzek sortutako arazoak egonda ere. Ongizate hori lortzen eta mantentzen ahaleginduko gara aurrerantzean.