OHITURA OSASUNGARRIAK

Osasunaren heziketarainoko bidea (ohb)

Osasunaren kontzeptuan gertatutako aldaketek osasun-heziketatik osasuna lortzeko heziketara pasatzea lortu dute. Horrela, alderdi biologikoak beharrezkoak izan arren, ez dira nahikoak gaixotasuna ager dadin; hori izango litzateke pertsonaren aldagai biologiko, psikologiko eta sozialen elkarrekintzaren ondorioa.

Urte askotan osasun-hezkuntzaren helburua gaixotasunak saihestea izan den arren, gaur egun pertsonaren bizi-kalitatea handitzen saiatzen da. Horren ondorioz, jarduteko bi metodo hauek daude:

  • Prebentiboa: pertsonak osasun-arazoei aurrea hartzeko gaitasunean heziz (orain arte egin dena).
  • Osasuna zaintzekoa eta mantentzekoa: pertsonei estrategiak emanez, bizimodu osasungarriak izan ditzaten.

Osasunerako heziketa, "osasuntsu bizitzeko" ekintzak martxan jartzera bultzatzen duten ariketen multzoa da, alderdi fisiko, psikiko eta sozialetan parte-hartzetik abiatuta eta jokaera osasungarrietarako aldaketak sortuz. Ikuspuntu horretatik, ekintzok hiru helburu hauek lortzea dute xede:

  • Gaixotasunak agertzeko aukerak urritzea.
  • Gaixotasuna garaiz atzematea eta horren ondorio txarrak urritzea edo saihestea.
  • Gaixotasuna harrapatu dugunean, ondorio txarragoak edo larriagoak saihestea.

Osasun publikoa eta osasunerako heziketa

Osasun publikoa herritarren osasuna hobetzeko prozesu planifikatua eta sistematikoa da, indibiduoari zuzenean eragiten diona.

Funtsean, izaera prebentiboa dauka, osasun-arazoak saihesteko egoerak kontrolatzeko, baina osasuna bultzatzeko estrategia ere badu.

Baina osasuna sustatzea ere, hau da, osasunean hezteko ingurune egoki bat sortzea, bere estrategien barruan legoke. Bizimodu osasungarriak ezagutzera ematea izango litzateke horren xedea.