Informazioaren garrantzia
- TEST: Aukeratu erantzun zuzena
Osasunerako heziketak zenbait ezaupide irakastea eskatzen du, nork bere arazoak eta beharrak definitzeko, horien aurrean har ditzakeen ekintzak aztertzeko eta horiek nola abiarazi diseinatzeko.
Ikuspuntu horretatik, indibiduoak bere osasuna mantentzeko eginkizunean paper aktiboa dauka, eta horri esker, martxan ipini nahi dituen jokaera onak erabaki ahal izango ditu.
Jakintza, informazioa eta osasun egokia
Informazioa beharrezkoa da egoera (gaixotasun) bat aldatzeko, baina ez da nahikoa hori lortzeko. Pertsonaren jokaera adiarazten duten planteamenduen parte bezala hartu behar da informazio hori.
Jarrera-aldaketa bat behar da aldatzen hasteko. Gaixotasunak sortzen dituzten alderdi txarrak zein diren jakiteak ez baitu horiek agertzea eragozten. Horrela, esate baterako, erretzaile askok ezagutzen dute nikotinak sortzen duen kaltea, baina erretzen jarraitzen dute.
Informazioak arriskuaz jabetzea ekarri behar du berekin, norberak ohitura osasungarriak martxan ipintzeko edota min egiten dioten jokaerak ezabatzeko.
Beste alde batetik, informazioak osasunaren inguruko ideia oker edo mito askorekin apurtzeko balio behar du, horiek baitira, sarritan, ohitura okerrek irautea errazten duten alderdiak.