OHITURA OSASUNGARRIAK

Bizi-itxaropen osasuntsua

Bizi-itxaropena pertsona batek bizitzea espero duen urteak dira. Hori, ordea, pertsona bizi den munduko partearen arabera alda daiteke. Bizi-itxaropen osasuntsua hau da: pertsona batek gaixotasunik edo minusbaliotasunik gabe bizi dezakeen urte-kopurua. Herri baten heriotza-tasaren ezaugarriak laburtzeko gehien erabiltzen den neurria da.

Elikadura, higiene eta medikuntzan izandako hobekuntzei esker lortu da bizi-itxaropena handitzea.

Bizi-itxaropena Lehen Munduko herrietan

Bizi-itxaropena handitu egin da bizi-kalitatea hobetzeari esker, eta etengabe handiagotzen ari da Lehen Munduko herrietan. Sei hamarraldiren buruan ehun urte ingurukoa izatea espero da. Kontuan izan behar da, hala ere, bizi-itxaropena eta bizi-kalitatea ez doazela batera, zahartzearekin erlazionatutako gaixotasunak ere hazi egiten baitira bizi-itxaropena handitzean.

Herrialdeak Urteak
Japonia 74,5
Australia 73,2
Frantzia 73,1
Suezia 73,0
Espainia 72,8
Italia 72,7
Grezia 72,5
Suitza 72,5
Monako 72,4
Andorra 72,3