Bizi-itxaropena Hirugarren Munduko herrietan
Japoniako emakumeak dira bizi-itxaropenik handiena dutenak, 80 urte inguruan; horien ondoren, frantziarrak, 77 urteren inguruan. Espainian, emakumeen batez bestekoa 76 urtekoa da, gutxi gorabehera, eta 70 urtekoa gizonentzat.
Bizi-itxaropena garatzeko dauden herrietan
Garatzeko dauden herrietan, haurren heriotza-tasa altuak baldintzatzen du bizi-itxaropena. Heriotza-tasa hori Lehen Munduko herrietan baino sei bider altuagoa da.
Afrikako herriek daukate bizi-itxaropenik baxuena. Horietako batzuetan, HIESak era kezkagarrian hondatu du biztanleria.
Bizi-itxaropenik baxuena duen herria Sierra Leona da, 25 urterekin. 32 urte barru, biztanleriak ez ditu 40 urte beteko.
| Herrialdeak | Etiopia | Mali | Ruanda | Uganda | Botswana | Zambia | Malawi | Nigeria | Sierra Leona |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Urteak | 34,0 | 33,1 | 32,8 | 32,7 | 32,3 | 30,3 | 29,4 | 29,1 | 25,9 |
AEB 24. postuan
Estatu Batuak 24. postuan daude, 70,0 urteko bizi osasuntsuaren itxaropena dutela, herrialde garatu gehienen atzetik; horren arrazoiak osasun sistemako urritasun eta desberdintasunak, bihotz-hodietako arazoen eta minbiziaren ondorioz izandako heriotza-tasa altuak eta indarkeria eta hilketa-kopuru handia dira, besteren artean.
