OHITURA OSASUNGARRIAK

Lapurretetatik nola babestu

Lapurretak zoritxarrez maiz gertatzen dira gure gizartean. Hala ere, badira gailu ugari horiek jasateko aukerak murrizten dituztenak: ate blindatuak, alarmak, behe solairuetarako hesiak... Segurtasun-indarrek ere lapurretak ekiditeko aholkuak ematen dizkigute:

  • Ez utzi identifikatzen zaituen ezer zure giltzetan, eta ez itzazu eraman identifikazio-motaren bat dagoen diru-zorro edo poltsetan. Giltzak lapurtzen badizkizute, berehala alda ezazu zure etxeko sarraila. Konponbide bakarra da.
  • Ohitura arriskutsua da giltzak lanpasaren azpian, postontzian edo lorontzi baten barruan uztea. Ez ezazu horrelakorik egin.
  • Etxeak zenbait egunez hutsik egon behar badu, eska iezaiozu konfiantzazkoa den norbaiti posta jasotzeko; postontzia gainezka ez badago, lapurrek ez dute susmorik izango. Egunkaria etxera eramaten badizute, ez zauden bitartean ez uzteko ohartarazi.
  • Etxetik kanpo denbora luzea eman behar baduzu, utz itzazu pertsianak zabalduta, eta esaiozu konfiantzazko norbaiti noizean behin sartzeko eta argiak edo irratia tarte batez piztuta izateko. Segurtasun-sistema batzuek tarte irregularretan pertsianak zabaldu eta itxi eta argiak piztu eta itzali egiten dituzte.
  • Jar ezazu katea atean, eta erabili ezezagunen batek deitzen badu. Neurri hau hartuta ezin izango da bultza eginez sartu; eta, atea erdi irekita gelditzen denez, eragotzi egingo diozu hurrengo "bisitaldi" baterako barruko aldea ikuskatzea.