OHITURA OSASUNGARRIAK

Etxeko konponketak

Etxe guztietan konponketak egiteko beharra izaten da maiz. Eta, beti aditu bati deitzea badago ere, askotan hain errazak dira non guk geuk egin baititzakegu. Jarraian ematen dizkizugun aholkuei jarraituz, gorabeherei aurre egin ahal izango diezu, eta etxeko gaietan duzun trebetasuna erakutsi ahal izango duzu.

  • Kristala aldatu: lehendabizi apurtutako kristalaren hondarrak kendu behar dira, kontu handiz. Hori egiteko, komenigarria da eskularruak erabiltzea. Batzuetan puskatu egin behar da kendu ahal izateko. Jar itzazu betaurreko babesleak, eta egin ezazu zapi batean bildutako mailu batez. Kristalari eusten dioten kristal-zumitzak eta iltzeak bereiz itzazu palanka batez, eta, ondoren, geratzen den silikona edo masilla garbitu. Gero, garbitu kristala eta markoaren ertz bakoitzean silikona edo masilla jar ezazu. Ipini leiho berria eta jar itzazu kristal-zumitzak haien tokian.
  • Zarata egiten duen zisterna: zarata, bi pieza hauetako bat egoera txarrean dagoelako sortzen da: zisternako ur sarrerarako balbula edo irteera ixten duen flotagailua. Biak dira errazak aldatzen.
  • Hodi buxatuak: buxatzea oso larria ez bada, guk geuk konpon dezakegu, gomazko libragailuez, burdin hariez edo produktu kimikoez. "Etxeko" errezeta batzuen arabera, hustubidean kola freskagarria botata konpondu daiteke, baita lixiba eta irakindako uraz egindako nahasketa botata ere.
  • Hondatutako sarraila: olio labaingarri apur bat botaz gero edo arkatz baten grafitozko minaz giltza igurtziz gero, agian ez dugu aldatu beharrik izango.