OHITURA OSASUNGARRIAK

Bizikidetzarako lekua

Antzina-antzinatik eraiki izan du bere etxea gizakiak, elikagaiak biltzeko, eguraldi txarretik babesteko eta animalia arriskutsuetatik salbu egoteko. Baina etxea hori baino gehiago da: gure intimitatea garatzen dugun tokia da, maite ditugunentzat beste inorentzat ez dena.

Etxeak, ordea, bizikidetza ere badakar. Eta elkarrekin bizitzea beti da zaila, etxe bereko biztanleen artean maitasun handia egonda ere. Esperientzia atsegina izateko, bi betebehar ditugu:

  • Besteen akatsei eta bitxikeriei errespetua izatea.
  • Gure izaeraren ezaugarri batzuk, besteentzat desatsegin izan daitezkeenak, leuntzen saiatzea. "Norbere askatasuna bestearena hasten den tokian bukatzen da", dio esaerak jakinduriaz.