Nekea »»
Erlaxatzeko teknikak
- TEST: Egia edo gezurra?
Badirudi gizakiok gorputza eta burua tentsioan dauzkagun aldiak eta lasaitasuneko aldiak nola tartekatu ahaztu dugula. Bi aldi horiek tartekatzen ederki baitakite animaliek. Erlaxatzea jarduera naturala da. Egunean zehar hainbeste estimulu jasotzen ditugu, sarritan gero ez baitugu lo indarberritzailerik egitea lortzen. Horregatik, gero eta beharrezkoagoa da egunero minutu batzuk erlaxatzeari eskaintzea. Erlaxatzeak tentsioak eragindako minak (burukoa, lepokoa, bizkarrekoa eta hanketakoa, bereziki) desagerrarazten laguntzen digu.
Erlaxatzeko teknika asko dago; gehienak Asiako ekialdetik datoz.
Erlaxatzeko pausoak
- Lurrean etzan zaitez edo toki gogor baten gainean. Hanka bat pixka bat zabalduta, besoak gorputzetik apur bat aldenduta, eskuetako ahurrak gora begira eta oin puntak alboetara begira.
- Postura honetan, itxi begiak eta arnasan kontzentratu zure arreta. Arnasa sakona hartu, gozoki eta poliki.
- Ondoren, utziozu arnasari erritmo normalera itzultzen. Kontzentratu gorputz atal bakoitzean, tentsioaren eta erlaxazioaren arteko ezberdintasuna nabaritzeko. Hasi oinetatik eta pixkaka, igo bururaino. Bidean, uzkurtu gihar bakoitza eta gero erlaxatu poliki-poliki. Mugimendu bakoitza hainbat aldiz egin behar da, giharrak nola tinkatzen diren eta nola lasaitzen diren gozoki nabarituz.
- Azkenik, gorputza erabat erlaxatuta dagoelarik, bost minutuz atseden hartu, lasaitasun eta patxadaren sentipenez gozatuz.
Nekea »»
