«« Nekea
Nekea (2)
Neke kronikoaren kasu guztiak, itxura batean, bizi-ohitura desegokiekin lotuta daude, hala nola:
- Ariketa falta. Kontraesana dirudien arren, ariketa maiz egiteak eta sasoian mantentzeak nekea gutxitzen du, eta espezialista askok ariketa fisikoa egitea agintzen dute kasu horietarako.
- Lo-ohitura desegokiak. Noiz eta zenbat lo egin behar den jakiteak, arestian emandako aholku horiekin batera, nekea gutxitzen lagunduko digu.
- Dieta desorekatua. Gomendagarria da presaz beteriko mundu honetan hain arrunta den "janari zaborra" deiturikoa baztertzea, elikadura-gabezia askoren iturri delako.
- Barne herstura handia. Horren zergatia, bizimodu lehiakor eta lasterra ez ezik, askotan, errutinak eta itxaropen ezak eragindako asperdura edo gogaitasuna ere izaten da.

Nola sendatzen da neke kronikoa? Haren kausak oraindik ondo ezagutzen ez diren arren, ez dago behar bezala definitutako tratamendurik baina sendatzeko, betiere, beharrezkoa da ohiturak, helburuak, jarrerak, lehentasunak… aldatzea. Beste biderik ez dago sendatzeko.
«« Nekea
