OHITURA OSASUNGARRIAK

Loaren gorabeherak

Loezina

Guztiok izan ditugu noizbait loezineko gauak edo aldiak. Loezina bi eratara agertzen da:

  • Gauaren hasieran loak hartzeko zailtasuna.
  • Gauaren erdian esnatu eta gero, berriz lokartzeko zailtasuna.

Loezina aldi batekoa bada, txarra da garrantzia ematea. Baina kroniko bihurtzen bada, beharrezkoa da espezialistarengana jotzea. Izan ere, loezin guztiak ez dira berdinak, eta sendatzeko funtsezkoa da kausa zein den jakitea.

Loezinaren kausak

  • Kausa nagusia estresak edo emozioetako nahiz psikologiako arazoren batek eragindako urduritasuna da.
  • Mina eragiten duen gaixotasun fisikoa.
  • Botika bizigarriak eta drogak (anfetaminak, kokaina…) neurriz gain hartzea.
  • Zenbait sendagai (hala nola kortikoideak, bronkio zabaltzaileak eta antidepresiboak) luzaroan erabiltzea.