Loaren gorabeherak (2)
- LINK: Kanpo loturak (1)
Atseden hartzeko eta lokartzeko, kontzentrazioaz balia gaitezke. Kontzentrazioa lortzeko bideak:
- Ordezkatzea: pentsamendu desatseginen ordez, pentsamendu atseginak gogora ekartzea.
- Autosugestioa: gure arreta osoa geure gorputzeko atal bakoitzean ipintzea, aldi berean buruan honelako esaldiak errepikatzen ditugula: "oso lasai nago", "gaur goiz lokartuko naiz", eta abar.
- Kontzienteki arnas hartzea: gure arnasaren kontzientzia hartzean, pauso handia eman dugu lo sakona lortzeko lasaitasunaren aldera.
Badira loari lotutako beste arazo batzuk ere. Besteak beste, nolabait ere loezinaren kontrakoak diren bi: narkolepsia eta hipersomnia.
Beste Loaren gorabehera batzuk
Loaren gorabeheratzat ere jotzen dira narkolepsia, hipersomnia, amesgaiztoak eta somnanbulismoa. Ez dira arazo larriak, baina narkolepsia eta hipersomnia arriskutsuak izan daitezke, baldin eta gidatzen ari bagara edo jarduera arriskutsuren bat egiten ari bagara. Nolanahi ere, mediku espezialistaren laguntza behar izaten da horrelakoetan.
- Narkolepsia: narkolepsia duten pertsonek edozein unetan lokartu daitezke. Segundo bakar batzuetako loaldia eragiten du.
- Hipersomnia: narkolepsiaren berdina da, baina loaldia luzeagoa izaten da, iraupen jakinik gabekoa. Loaldiko apneari lotuta azaldu ohi da hipersomnia. Apnea zurrunka egiten duten pertsona lodien artean agertzen da batez ere. Zer da apnea? Bada, bi minutu bitarte irautera iristen diren arnas geldialdiak. Geldialdi horietan, gaixoa ez da esnatu ere egiten. Arazo horrek baditu bere arriskuak. Beraz, beharrezkoa da espezialistarengana jotzea.
