OHITURA OSASUNGARRIAK

Loaren gorabeherak (3)

Askotan izaten dira amesgaiztoak eta gaueko izu ikarak, batez ere haurren artean. Noizbehinka izanez gero ez dute garrantzirik eta alde hau besterik ez dute: gaueko izu ikaretan, lo zegoena esnatu eta ez da gogoratzen izu ikara zerk eragin dion. Behin eta berriz gertatzen badira, arazo psikologikoren batek eragindakoak dira, ez bazaio kausa organiko posiblerik aurkitu.

Lo ibiltzea, hau da, esnatu gabe ibiltzea, maizago gertatzen da orobat haurren artean (%1 eta %6 artean dira noizbait nozitu dutenak). Normalean, noiz edo noiz gertatzen da. Oso bakana da helduen artean; hala ere, helduengan kronikoa izaten da. Gaixotasun hori dutenek, espezialistarengana jo behar dute laguntza bila. Dena dela, ez da larria, arrisku bat baduen arren: lo ibiltariak, askotan objektuak saihesteko gai bada ere, egoera arriskutsuetan sartzeko aukera asko ditu, ez baita konturatzen nondik dabilen. Esnatzen badugu, asaldatu egingo da baina faltsua da eragin larriak omen dituela esnatu behar dioen ustea.