«« Proteinak
Lipidoak
Oso egitura heterogeneoak dituen molekula-mota bat da; ia denak uretan disolbaezinak dira, eta, disolbatzaile organikoetan, berriz, disolbagarriak.

Bi gantz mota daude: batetik, gantz sinpleak; karbonoak, hidrogenoak eta oxigenoak osatzen dituzte, eta horrela sortzen dira glizerina eta gantz-azidoak. Bestetik, gantz konposatuak; hauen egituran base nitrogenatuak, fosfolipidoak, eta abar daude.
Hesteetan, lipasak gantzei eraso egiten die, behazuna ere hor dagoela, eta degradatzen direnean eratzen dira glizerina eta gantz-azidoak. Azken hauek odolera igaro eta ehunetan sakabanatzen dira, batez ere gibelean, giharretan eta ehun adiposoan bilduta.
Lipido edo gantzak egitura organikoen osagai dira, horregatik gure dietan egon behar dira. Oinarrizkoak diren azido koipetsuak eta liposolugarriak diren bitaminen eramaileak dira.«« Proteinak
