OHITURA OSASUNGARRIAK

Jakien gurpila

Organismo bakoitza desberdina da, eta, beraz, materia eta energiaren kontsumoa ere halakoa da. Hala ere, jakiek hiru eskakizun betetzeko balio dute: energetikoa, plastikoa eta erregulatzailea.

Elikadura jakien konbinazio egokia litzateke, alegia, hiru eginkizun horiek betetzeko elikagaiak lortzea. Horrela, organismoari elikadura-oreka eta, beraz, osasuna ematen diote. Gure dietaren elikadura-balioa aukeratzen ditugun jakien arabera dago, eta, horregatik, ondo ezagutu behar ditugu. Horiek errazago ezagutzeko, jakiak beren osaera kontuan hartuta taldekatzen ditugu.

Jakiak zazpi taldetan daude sailkatuta, beren osaera eta organismoan dituzten eginkizunak kontuan hartuta.

  • 1.  taldea. Esnea eta gazta: proteinak eta kaltzioa dauzkate.
  • 2.  taldea. Haragia, arrautzak eta arraina: proteinak, burdina eta A eta B konplexuko bitaminak dauzkate.
  • 3.  taldea. Patatak, lekariak eta fruitu lehorrak: landare-proteinak, karbohidratoak, mineralak dauzkate.
  • 4.  taldea. Barazkiak eta egoskariak: C eta A bitaminetan aberatsak.
  • 5.  taldea. Fruituak: aberatsak azukreetan, C eta A bitaminan eta gatz mineraletan.
  • 6.  taldea. Laboreak, azukrea eta pasta: karbohidratoetan aberatsak, eta labore osoak B konplexuko bitaminetan ere bai.
  • 7.  taldea. Olioa, urdaia, gurina, margarina: gantzean eta gantz-azido esentzialetan aberatsak.