OHITURA OSASUNGARRIAK

Elikadura-arazo nagusiak

Elikadura-egoera aztertuz gero, pertsonak oreka-egoeran egon daitezke,eta, halakoetan, elikagaiek galerak berdindu eta erreserba egokiak ahalbidetzen dituzte.

Baina elikaduraren balantzea desorekatu egin daiteke, elikagai nahikorik ez dagoelako, absortzioa desegokia delako edo beharrak areagotu egin direlako: halakoetan, nutrizio txarra aipatu ohi da. Elikaduran edozein gorabehera dagoenean gerta daiteke, bai urriegia delako (desnutrizioa), bai handiegia delako (hipernutrizioa). Hipernutrizioa, bestetik, zenbait gaixotasun kroniko eragiteko arrisku-faktore garrantzitsua da, hala nola, diabetesa, minbizia eta bihotz-hodietako afekzioak.

Pertsona batek elikaduran dauzkan hutsuneen sintomak ez dira zehatzak, aldatu egiten dira pertsonaren arabera eta hutsunearen arabera. Sintomak nekea, astenia, depresioa, apatia, sumindura eta ondoezaren bidez ager daitezke. Baina sintoma horiek berak ager daitezke ondo elikatutako pertsonengan, elikadurarekin zer ikusirik ez duten arrazoiak direla eta.

Anorexia eta bulimia

Anorexia eta bulimia elikadura arazo ohikoenak dira. Bakoitzak bere ezaugarriak dituen arren, bata zein bestea oso arriskutsuak izan daitezke, heriotza ere ekar baitezakete.

Pertsona anorexikoak lodia ikusten du bere burua, nahiz eta hala ez izan. Pisua ez hartzeko edota galtzeko obsesioak jatorduak murriztera bultzatzen du edota kopuru txikietan jatera.

Bulimia, berriz, jate konpultsiboa izango litzateke. Pertsona bulimikoak modu neurrigabean jaten du, eta gero botaka egiten du edota laxanteak erabiltzen ditu, sabela husteko eta jaten jarraitzeko.

Gainelikaduraren arazoa

 

Garatutako gizarteetan maiz gertatzen da; ariketa fisiko gutxi egin eta jaki-kopuru handia jaterakoan agertzean da. Zenbaitetan, gorabehera psikikoak, ohiturak edo kalte neurologikoak direla-eta sortzen da jateko irrika. Normaltzat jotzen den pisutik aldendu ahala, hiltzeko arriskua handitu egiten da. Baina pisu "ideala" zein den zehaztea zaila da, eta, horren ondorioz, pisu handiegia edo loditasuna noiz dagoen adieraztea ere zaila da.

Loditasunak gehiegizko karga dakar organoetara, eta hipertentsio arteriala, diabetea, barizeak, artrosia... sortu edo areagotu egiten ditu. Gaixotasun baten tratamendua ematen zaio.