OHITURA OSASUNGARRIAK

«« Itzuli

Elikadura-arazo nagusiak

Desnutrizioa

  Gosea

Elikadura txarragatik sortzen den gabeziarik larriena gosea da. Gerra, greba, buru-anorexia eta abarri lotuta agertu ohi da. Osasuntsu dagoen heldu batek bere pisuaren %25 gal dezake kalte atzeraezinik izan gabe. Elikadura txarra kaloria eta proteinetan

Larria da batik bat garabidean dauden herrialdeetako haurrengan. Elikadura txarraren seinale klinikoak hauek dira: azal latza, lehorra eta arreska, ile lehor eta hauskorra, hezur deskaltzifikatuak, apatia, anemia, edemak, eta abar. Gabeziak bitamina eta mineraletan

Elikaduran bitaminarik ez dagoenean edo, beharrak areagotuta, ekarpen nahikorik ez dagoenean gertatzen da. Dieta bertsuak, oinarrizko jaki bakarrekoak, hartzen dituzten pertsonengan agertzen dira bitamina-gabezia gehienak. Burdina falta denean ere sarri azaltzen da anemia, eta energia kontsumitzen duten jardueretarako ahalmena murriztea dakar (jolastea, ikastea, eta abar.). Sintomak apatia eta logura dira.