Giza erreakzio sexualaren zikloa
- ANIMAZIOA: Gizon-emakumeen erritmo sexualak
Gizonak nahiz emakumeak atsegin sexualaren gailurra bilatzen dute. Horretara iritsi arte eta norberaren identitate sexual eta psikologikoa alde batera utzita, lau fase bereiz daitezke:
Kitzikapen-fasea
Fase hau estimulazio baten bidez hasten da, eta estimulazio hori fisikoa (sentimenen estimulua) edo psikikoa, pentsamendu edo fantasien bidezkoa, izan daiteke. Bai gizonarengan eta bai emakumearengan ere arnasaren eta bihotz-taupaden bizkortze bat gertatzen da.
Mantentze fasea
Kitzikapen-maila denbora-tarte batean mantentzen da, eta tarte hori emakumearengan luzeagoa izaten da gizonarengan baino. Nahi gabeko espasmoak gertatzen dira, eta muskuluen tentsioa areagotu egiten da.
Orgasmo-fasea
Orgasmoa faserik laburrena da egintza sexualean, baina faserik biziena ere bai. Giharren uzkurdura erritmiko eta nahigabeko batzuk gertatzen dira, eta pilatutako tentsioa askatzen da plazerezko sentsazioak sorraraziz.
Emakumearengan, atsegin-sentipenak klitorian, uteroan eta baginan kokatuta daude batez ere. Gizonarengan, aldiz, zakilean, prostatan eta semen-besikuletan kokatuta daude.
Amaiera-fasea
Hasierako erlaxazio-egoerara itzultzea da. Giharrek, odol-zirkulazioak eta ehunek beren funtzionamendu-erritmo arrunta berreskuratzen dute. Horren iraupena aldakorra da.
