OHITURA OSASUNGARRIAK

Fantasia sexualak

Fantasia, pentsamenduaren edo irudimenaren mailan, sexu-desio batzuen adierazpena da, baina horrek ez du esan nahi benetan gauzatu nahi ditugunik. Hitz gutxitan adierazita: fantasiak izatea gizakiaren baitako zerbait da, eta animaliengandik bereizten gaitu. Dena den, esnaturik amesteko joko horiek, batez ere haragizkoak badira, gure kulturan eragotzita egon dira mendez mende. Horregatik, amets horiek osasunerako kaltegarriak edo bekatuzkoak zirelako ustea izaten zen askotan, ezjakintasuna edo santukeria zela medio. Halere, ez dugu horregatik alde batera utzi.

Fantasiek helburu bikoitza izan dezakete: batetik, sexu-desioaren aktibazioaren erantzunak dira, eta bestetik, desio horren beraren indargarri dira. Bikoteko bi kideek fantasia edo beste edozein motatako jokabide sexuala onartu eta gozatzen duten bitartean.

Gizonezkoen kontua?

Gure kulturan, gizonek emakumeek baino fantasia gehiago dituzte, eta beren fantasietan ugariagoak dira berez sexuarekin lotuagoak dauden osagaiak eta emakumeenetan ugariagoak dira maitasunarekin loturikoak.

Horren arrazoia beharrik ez izatea baino areago, ikaskuntza edo kultura arloari lotuta doa. Halere, gaur egun gauzak aldatzen hasiak dira gai horretan.