OHITURA OSASUNGARRIAK

Nola aurrea hartu HIESari

HIES siglak lau hitzen hasierako letrez osatuta daude: Hartutako Inmuno-Eskasiaren Sindromea. Birus batek eragiten du gaixotasuna: giza inmuno-eskasiaren birusak (GIB). Birusak gure defentsa-sistemari edo sistema inmunitarioari eraso egiten dio, eta odolez kutsatzen bada bakarrik transmititzen da. Hiru dira transmisio-moduak: sexuala, odol-transmisioa (odol-transfusioa, kutsatutako xiringak...) eta bertikala (amak seme-alabari transmititzen dionean).

Seguruenik HIESak dakartza ondorio okerrenak gaur arte ezagututako gaixotasunen artean.

Gure sistema inmunitarioa batez ere linfozito izeneko zelulez osatuta dago; haiek gure gorputzean sartzen diren germenak antzeman eta deuseztatzen dituzte.

GIB nagusiki linfozitoetan hartzen ostatatzen da, eta linfozito horiei egiten die eraso batez ere, defentsa-sistemaren ohiko bilakaera eragotziz. Hasieran ez-aktibo egoten da, epe luze samar batean. Denbora-tarte horretan -akaso urtetan-, pertsonak ez du jasaten gaixotasunaren ondoriorik, baina eramailea da.

Birusa aktibatzen denean, linfozitoei eragiten die eta gure defentsa-sistemaren ahalmena murrizten du; orduan, hainbat gaixotasun sortzen dituzten beste gaixotasun batzuk agertzea errazten du, oportunista deituak. Pertsona eramaile edo seropositibo batek afekzio horietakoren bat agertzen duenean, HIESarekin gaixotuta dagoela esan ohi da.

Izan ere, koitoa duten harreman sexual bidez edo xiringaz bakarrik transmititzen denez, gaixotasunari aurre egiteko ondorengo neurriak hartzea beharrezkoa da. Kondoiak edo preserbatiboak erabiltzea eta infektatutako odolarekin ibilitako tresnak edo gauzak (xiringak, tatuatzeko orratzak, bizar-xaflak, etab.) ez erabili eta ez partekatzea gaixotasun horri aurrea hartzeko neurriak dira.