OHITURA OSASUNGARRIAK

Nola aurrea hartu generoagatik den gizarte diskriminazioari

Gizarte-bazterkeria motarik hedatuenetako bat pertsonaren generoan oinarritzen dena da. Bazterketa gizarte-talde batzuen arteko harreman-fenomenoa da, eta talde batek beste batez duen iritzian du jatorria. Bizikidetza-arazoa da. Bazterketaren kausetako bat talde batek besteaz duen nagusitasun-sentimendua da; adibidez, gizonak emakumeaz duena. Historian zehar emakumea erabaki-lekuetatik eta etxez kanpoko lan askotatik alboratzea ekarri du horrek, eta hori guztia lege baztertzaileen bitartez burutu da.

Lege-mailan berdintasuna egoteak ez du esan nahi benetazko berditasuna dagoenik, hots, kasu askotan intenzio-deklarazioa besterik ez baita. Bidegabekeria hori zuzentzeko tresna nagusia heziketa da, familian eta eskolan konpondu behar dira arazo horiek, ahaztu gabe aldaketa horiek gauzatzeko administrazioen eta hedabideen laguntza ere beharrezkoa da.