Kirol gomendagarriak: paseatzea eta korrika egitea
Paseatzea
Ibiltzea ariketa bikaina da, landan edo mendian egiten bada, bereziki. Edozein adinetako pertsonek egin dezakete. Biriken ahalmena, indarra, arintasuna eta orekaren zentzua gordetzen laguntzen du. Naturan egitea oso erakargarria izan daiteke, baina zuhurra izan behar da, batez ere mendian.
Korrika egitea
Gaur egun normala da gure hirietako paisaian korrika ari diren pertsonak ikustea. Korrika egitea kirol erraza eta merkea da, baina kontuz ibili behar da: arriskutsua izan daiteke. Sekula korrika egin ez baduzu eta hasteko gogoz baldin bazaude, komenigarria da mediku-azterketa osoa egitea, batez ere bihotzarena, eta are gehiago zure familian aurretik gaixotasun koronariorik egon bada. Gaitz kardiobaskular batzuk, bihotz-murmurioak esaterako, ez dira agerikoak bizimodu sedentarioa egiten badugu, baina ondorio larriak izan ditzakete bihotzaren lana behartu egiten badugu.
Prebentzio hauek ez dituzte pertsona osasuntsuak zertan beldurtu. Korrika eginda bihotzaren tamaina handitu egiten da.
Korrika egiteak entrenamendu jarraitua eskatzen du, eta gimnasia eta luzatze-ariketak egin behar dira malgutasuna hobetzeko eta gainkargak ekiditeko. Ondo eginez gero, kirol erabatekoa da.