Kirol gomendagarriak: igeri egitea
- LINK: Kanpo loturak (1)
Adin guztietan egin daiteke igeri, haurtzarotik zahartzaroraino, eta, beharbada, kirolik osoena da.
Uretan egiten diren ariketak ez dira hain bortitzak, eta, ondorioz, hezur eta artikulazioetako tentsioa gutxitu egiten da guztiz. Horrela bada, igeriketa korrikarekin alderatuz gero, zera ikusiko dugu: korrika egitean artikulazioek, batez ere orkatilek eta belaunek, askoz gehiago sufritzen dute gure pisua. Horregatik, osasun arloko pertsonalak igeriketa egitea gomendatzen du giharretako edo artikulazioetako min kronikoak arintzeko, hala bihotz-hodietako arazoak dituzten pazienteentzat nola minusbaliotasun fisikoak eta motoreak dituztenentzat, hernientzat, zimiko edo lunbalgiarentzat eta estresa edo depresioa duten pertsonentzat, beste patologia batzuen artean.
Igeriketak bihotz-biriken erresistentzia areagotzen du, zirkulazioa bizkortzen du, gihar gehienak lantzen ditu, malguago egiten gaitu, bere eragin lasaigarriari esker tentsioak gutxitzen laguntzen digu, eta hazkundea eta garapen psikomotorea suspertzen du.
Igeriketa eraginkorra izan dadin, maiz aritu behar da.
