OHITURA OSASUNGARRIAK

Beroketa

Edozein kirol egiten hasi aurretik, beharrezkoa da beroketa-ariketa batzuk egitea lesioak azaltzeko arriskurik ez izateko. Beroketa ezinbesteko prestakuntza da ariketa egiteko.

Kontuz handiz egin behar da kirola mina ez hartzeko.

Beroketaren faseak bi izan daitezke:

Trosta arina

Trosta arina eginez hasiko gara. Horrela, bihotzaren lana handituz joango da pixkanaka, nekea atzeratuz.

Luzatze-ariketak

Luzatze-ariketak funtsezkoak dira, horien bidez gehien erabili behar ditugun giharrak prestatu egiten baitira, bai eta besoak, lepoa eta garondoa ere, alegia, etengabe tentsiopean egoten diren aldeak. Luzatze-ariketa, izenak adierazten duen bezala, gihar-multzo jakin bat luzatzean datza, elastikotasuna hobetu eta uzkurdurak ekiditeko. Ariketa hauek gutxienez 10 minutuz egin behar dira, baina giharra gainkargatu edo minik eragin gabe.

Kirol jarduera bukatuta, berriro egin behar dira ariketa hauek, gorputza atseden egoerara ohitzeko.