Errearen sindromea
- LINK: Kanpo loturak (1)
Orain dela gutxi izendatutako sindromea, ohiko depresioaren antzeko sintomak dituena baina jatorri desberdina. Sintomak hauek dira: jokabide aldaketak, indargabetze fisikoa, emozionala eta mentala, nekea, etsipena, hustasun emozionala, eta norberaganako, lanarekiko, jendearekiko eta, oro har, bizitzarekiko jarrera negatiboa.
Neke fisiko hori gaixotasunekiko sentikortasuna, buru eta bizkarreko mina, gose-gabezia, istripuak, makaltasuna, maizko gaixotasun birikoak eta lo egiteko arazoen bidez adierazten da. Aldaketa fisiko hauekin batera neke emozionalaren berezko sintomak etorri ohi dira, hala nola norberaren estimu baxua, erru eta porrot sentimendua eta laneko gaiekiko eraginkortasun-eza eta axolagabetasuna.
Arazo guzti hauek ez dute langilearengan bakarrik eragiten, baita enpresan eta produkzioan ere. Estresa eta norbera pozik ez egotearen ondorioak, larritasun-krisialdiak, errearen sindromea eta depresioek eragindako gorabeherak Estatu Espaniarrako baja eta lanean huts egitearen arrazoi nagusiak dira, ohiko hotzeria eta gripeen gainetik.Arrisku taldeak
Eguneroko jardunean harreman pertsonal trinkoak eta giza inplikazio handikoak izan ohi diren lanbideetan agertzen da maizenik sindrome hau, esate baterako irakasleen artean edota medikuntzan eta erizaintzan diharduten pertsonen artean.
Eragozpen hau oso lan-egoera txarrean dauden pertsonengan ere gertatzen da, lan-aldaketa jarraituak eta ziurtasun-gabezia direla eta. Kasu horietan, pertsona ez da bere zereginarekin loturik sentitzen eta zapuztuta edo urduri sentitzen da etorkizunari begira.
